domingo, 27 de diciembre de 2009

Parkinsonen gaixotasunaren kontrako kirurgia

Herri garatuetan, medikuntzak arreta handia jarri du zahartzearekin zerikusia duten gaixotasunetan. Parkinsonen gaixotasuna talde horretan dago; gure gizartean gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da. Gaixotasun neuronala denez, ez du sendabide sinplerik, baina ebakuntza-gelan tratatzeko aukera dago.
James Parkinson medikuak deskribatu zuen gaixotasunaren koadro klinikoa 1817an. Garai hartan paralisis agitans izenez ezagutzen bazen ere, urte batzuk geroago, Charcot neurologo frantsesak Parkinsonen gaixotasuna izena proposatu zuen; ordutik horrela ezagutzen dugu.
Koadro klinikoa ezagutzen denetik askotan saiatu izan dira medikuak kirurgia bidez tratatzen. Dena dela, ebakuntza-gelako saioak asko urritu ziren 1968tik aurrera; urte horretan, levodopa, gaixotasunaren aurka izan den botikarik eraginkorrena, eskuragarri bihurtu zuten. Ordutik, gaixorik larrienak bakarrik operatzen dituzte



Marko estereotaktikoa: gaitxotasun neurologikoak dituzten pazienteei ebakuntza egiteko erabiltzen duten tresna neurokirurgikoa. (Argazkia: Gurutzetako ospitalea).
Artikulu osoa irakurtzeko aukera duzue link-ean klikatuz gero, interesgarria delakoan:
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=7729&hitza=kirurgia



No hay comentarios:

Publicar un comentario