Zein arazo zuzen daitezke?
Oraingoz, arazo hauek trata daitezke: miopia (urrutitik gaizki ikustea), hipermetropia (gertutik gaizki ikustea) eta astigmatismoa (irudi desitxuratuak ikusarazten dizkigun ikusmen-arazoa). Hala ere, alor honetako adituek esaten duten bezala, laserrarekin egindako operazioek ez dituzte akats optikoak sendatzen, erabat eta betiko zuzentzen baizik. Horrek zer esan nahi du? Miopia duen begiak miopia izaten jarraituko duela gerora ere, operatu arren, eta azterketak egiten jarraitu beharko duela. Oraingoz, ikusmen nekatua esaten zaiona, hau da, 40-50 urtetik aurrera ikusmena finkatzeko (irakurri, josi edota eskuekin lanak egiteko) betaurrekoak erabiltzera behartzen duen arazoa, da soluzio kirurgikorik ez duena.

Teknika kirurgiko zehatzak ezagutzeko ikusmina dutenentzat: http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=7022&hitza=estetika%20kirurgia
PD: eta nola ez, urte berri on denoi!!
Kaxo Maitane! jakin nahiko nuke ea konponbide hau behin behinekoa den; ze entzuna dakat, operatu ostean ikusmenak berriz okertzeko tendentzia hartzen duela eta urte batzuen buru berriz operatu behar zarela.
ResponderEliminaraupa olatz!Normalean miopia, hipermetropia edo astigmatismoa ez dira berriro agertzen, baina, horrelakorik gertatuz gero, berriro egin daiteke ebakuntza.
ResponderEliminar